What are you

made

of

Previous slide
Next slide

Inoiz pentsatu duzu zer ezaugarri komun duten Messirekin itsututa dagoen lagunak eta infusioak besterik ez dituen edaten ahizpak? Argentinako zatitxoak, boludo.

Inoiz pentsatu duzu nondik datorren hainbeste gustatzen zaizun janaria, edo non sortu zen zure zaletasunik handiena? Kanpaina honetan, hausnartzera eta zerk osatzen zaituen galdetzera animatzen zaitugu: sortu zure stickerra zu zeu izatea eragiten duten beste leku batzuetako zatitxoekin, eta partekatu.

Nola parte hartu?

  1. Deskargatu txantiloia.
  2. Eraman txantiloia irudien editorera. IG aplikazioaren stories editorea erabil dezakezu 😉
  3. Koloreztatu txantiloia zu zeu izatea eragiten duten beste leku batzuetako zatitxoekin.
  4. Partekatu sare sozialetan eta bidali lagunei.

Nola izango litzateke Messirekin eta kebabekin itsututa dagoen lagunaren stickerra? Eta mendia eta animaliak gustuko dituen lagun begano horrena? Bidali taldetik.

Egunero saiatzen dira sinestarazten milaka kilometrora dagoen pertsona baten egoerak ez duela zerikusirik gurearekin, ez dela gauza bera.

Banakotasuna sustatzen duen garaian bizi gara, eta pixkanaka ari gara pentsatzen ez dugula beste pertsona horien beharra, ez dugula ezer komunean.

Kanpaina honen bidez erakutsi nahi dugu gure nortasuna osatzen duten osagai guztiak beste pertsona eta egoera batzuetatik elikatzen direla, eta ezin izango ginatekeela existitu beste herrialde batzuen ekarpenik eta laguntzarik gabe.

Beste istorio bat kontatu nahi dugu, batzen gaituenaren, osatzen gaituzten zatien eta guztiok besteekiko dugun elkarren mendekotasunaren balioa azpimarratuko duena.

Partekatzeaz, eta ez borrokatzeaz, maitasunaz, eta ez gorrotoaz, aritzen den istorioa, hain zuzen ere.

Hala, askotariko nortasunak dituzten pertsonak garela aitortuz, alderdi bakarraren agindua apurtu eta batzen gaituena indar dezakegu, banatzen gaituena baino askoz gehiago baita.
Imajinatzen duzu jakitea komunean ezer ez izatea uste zenuen lankideak zuk Asiako zinemarekin duzun obsesio berdina duela?

Erronkak eta balioak

1

Erronka

Gobernuak lan egiten hastea eta diru gehiago zuzentzea pertsona guztien ongizatea eta eskubideak hobetzera, bizi diren tokian bizi direla.

Balioa

Sinesten dugun garapenak egungo eta etorkizuneko gizarteen ondasun komunak errespetatzen eta zaintzen ditu. Lankidetzarekiko konpromisoa indartzea eta bidezkoagoak diren gizarteak garatzen lagunduko duten funts publiko gehiago edukitzea.

2

Erronka

Bereizkeria, arrazakeria, eskubideen urratzea eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak desagerraraziko dituzten politika feministetarantz aurrera egitea.

Balioa

Genero-bereizkerien egiturazko arrazoiei ekingo dien eredu baten alde egiten dugu; eredu horren esparruan, emakumeek erabakiak hartzen parte hartuko dute, eta haien eskubideak baldintza berdinetan bermatuko dira, edonongoak direla ere, direnak direla.

3

Erronka

Planeta zaintzea bultzatuko duten politika ekologisten sustapena.

Balioa

Planeta zaintzea errespetatzen duen eredu bat sustatzen dugu, baliabide naturalen zentzuzko erabilera orekatua bultzatuko duena eta klima-aldaketaren areagotzea murriztea lortu nahi duena. Planeta zaintzea aukera bat da bidezkoago ekonomia sortzeko, hobeto bizitzeko eta funtzionatzen ez duten eta bidegabekeriak sortzen dituzten sistemaren alderdiak birpentsatzeko.

Stickerrak munduan zehar

Hemen jendeak sortu dituen sticker pila bat ikus ditzakezu.

Bat egingo duzu? Sortu zurea eta jarri #whatareyoumadeof etiketa.

Lankidetza, kafez kafe

Kafe baten batez besteko salneurria 2 €-koa bada, zenbat kafe zuzentzen ditu pertsona bakoitzak garapenerako lankidetzara autonomia-erkidego bakoitzean?

Informazio gehiago

Lan egiteko arlo guztiak ezagutu eta nola lagun dezakezun jakin nahi duzu?

Ziur gaude zugandik hurbil egiteko asko dagoela!

Nola parte hartu?